XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Olaso'ko jaunari zirrara bizi bat egin zion Oneka ain ederki apainduta ikusirik.
Butroe`ko alabatxo panpiñak, soiñeko urdin baten estalgarri, gonagaiñeko zuri bat zeraman urrez bordatua eta bizkar estalgarri terziopelo gorrizko kapa zoragarri bat.
Adatsa, bere soiñekoarekin txit egoki zetorren zoronga (13)
Oneka'k, ezpaiñetan irriabar ezti bat zuela eta bere begi gozoen ahalmen sorgingarriaz baliaturik, diosala xume bat egin zion buruarekin Olaso'ko galai gazteari.
Onek ere oles egin zion esanaz: - Agur, Oneka; Jainkoak dizula arratsalde on.
- Ala ekarri, Matxin.
- Zure gurasoak itz egin gura ligukete, nunbait, zerbait jakingarria guri aditzera emateko.
- Bai, orixe esan dit amatxok - ekin zion koloreak gorrituxe Butroe'ko neskatillak.
- Otoi, mintza zakigu, Jaun Gomiz
- Oneka, alaba kuttun ori.
Jaun Matxin Olaso'ko zaldun prestuak, orain-oraintsu, ire eskuaren eskabide egin zigun.
- Amak arestian jakin-erazi dit Olaso'ko jaunaren eskabide asmoa eta egia esan, zearo aztoratuta gelditu naiz.
- Olaso'ko jaunaren albisteak pozez bete dizkin ire guraso zaharren biotzak, baiñan, berri eder au ez daiteke gertakizun biurtu ire on-iritzirik ez baldin ba'diñagu...
- Bai, alabatxo
- Itza nik dudala? O, ez! Nik eztaukat itzik eginkizun ontan...
Ni soil-soilki gurasoen esanetara nago.